INFO ROCK ASTEA
Nik gogoratzen dudala, Rock Astea delakoa zen Hernanin 80-90. hamarkadan zegoen musika ekimenik interesgarriena (jazz Hernanirekin batera, seguruenik). Tilosetako musika kioskoan kontzertuak antolatzen zituen BATXURIZOPA taldeak (geroago Astintzen taldeak hartuko zuen testigua). Putre gogoan dugu antolaketa lanetan, soinu ekipoarekin gora eta behera ibiltzen zela. Asko dira herri honetan (Euskal Herriaz orohar ari gara) merezitako errekonozimendua jaso ez duten kultur aitzindariak, eta Putre da zalantzarik gabe horietako bat (beste askoren artean).

Bodega tabernan, Putre bizkarrez ekipoa muntatzen. Eskerrik asko Putre, zu bai langile :-)
Rock Astearen ibilbideari jarraipena eman nahiean, 90. hamarkada hasieran (urte zehatza ez dut gogoan) Asier Miron eta Paul Elosegirekin batera, Rock Astearekin jarraitzea erabaki genuen (gure estilora, noski). Asier Mironek jende guztia saltsan jartzeko energia zuen (kordinatzaile fina) eta Paul eta biok, bakoitzak ahal zuen neurrian, gure aportazioak egiten genituen. Oso oroitzapen onak ditut garai haietatik, baina oraingoz informazio gutxi hemen eskaintzeko. Hautsaz betetako kutsa zaharrak arakatzen ditudan neurrian, joango dira gauzak ateratzen. Horien artean, Bodegan antolatu genuen lehen sound systema (Akarregiko ghettoko bazkariarekin batera :-) edota Sandiusterriko aretoan ekainitako filma musikalak, besteak beste. Plazan edo Txantxilan antolatutakoak ere (Dut, Kashbad, Bap! eta abar).
BESARKADA HAUNDIA ASIER MIRON ETA PAUL ELOSEGIRENTZAT (eta Rock Astearen antolaketan lagun izan genituen guztiei ere).

Ezkerretik: BenJammin (sukarra zuela), Diego eta Putre (kableen konexioak egiten :-)
Bodegan eskainitako sound systema izan zen niretzat ekitaldi berezienetakoa. Esker bereziak eman nahi dizkiegu Bodegako Mikel, Txatxi eta bereziki duela gutxi utzi gaituen Perkins reggae zaletu amorratuari, sound systema Bodega tabernan egiteko aukera emateagatik.
Estatu mailan zegoen Rockersound ekoekin harremanetan jarri eta guztia antolatu genuen...

Arratsaldeko soinu frogan ekipoa prestatzen...

Diego eta Clappa Priest, Putreren begiradapean :-)
Hori bai odisea garai haietarako (internetik gabe). Diego selektorea eta Benjammin abeslari eta saxofoi jolea. Gainera Londonetik beste reggae abeslari bat ekarri genuen (Clappa Priest). Hau bai marka. Goizean goiz Bilbora joan euren bila, bidean Euskal Herriko historia ingelesez azaltzen saiatu, Hernanin Botiren etxean ostatu eman (aupa Boti), Akarregiko ghettoan (lokalean) bazkari ederra eskeini ( aupa Iñaki Errazkin, Partza, Lasa eta gainontzekoak), Bodegan kasete piratak saltzen lagundu, sound systema egin, gaua Apeaderon bukatu eta goizean Donostiko autobus geltokira eraman... Hogeitalau orduko egun intentsoa izan zen hura :-)

Benjammin, gaur egun estatuan bizi den reggae abeslari finenetakoa...
Sound systema kaotiko samarra atera zen. Bodega jendez lepo zegoen eta lehen aldia zen (guk dakigula behintzat) Hernanin eta inguruko herrietan behintzat, sound system bat egiten zela. Jendeak gogo asko zituen zer ote zen ikusteko. Rockersound-eko lagunek ahalik eta onena eskeini zuten. Benjammin sukarrarekin erdi gaixo zegoen eta hala ere, saioa osoan tinko mantendu ze, ahots melodikoa eginez eta saxoa joaz. Bitartean , Clappa Priestek, saltoka etengabe, ragga estiloko ahots zakarra sartzen zuen Diegok etengabe sartzen zituen base erritmikoen gainean...

Clappa Priest, ragga ahotsak Hernanira gerturatuaz...
Emanaldia pasa eta urte batzuk ondoren, London hirira egindako bidai batean, Clappa Priestekin topatu nintzen. Portobeloko merkatutik nenbilela, bizikleta baten gainean bafle batzuekin musika jartzen eta abesten ari zela ikusi nuen. Bizikletan zeraman kutxa batean grabatutako kaseteak zituen (Hernanira ere ekarri zituen) eta txoko batean jarri zen hauek saltzen. Berarengana gerturatu eta hitzegiten hasi ginen. Oso oroitzapen onak zituen Hernanira (Euskal Herira) egindako bisitari buruz. Kasualitatez (familiarekin) handik zebilen Nick Manasseh aurkeztu zidan eta Londonen 1985. urtetik ari den reggae ekoizle eta irrati esatariarekin aritzeko aukera izan genuen :-)
Benjamminekin ere topatu ginen Hernaniko saioa eta urte batzuetara. Kurandorekin antolatu genuen Bertsound system batean parte hartu zuen (Ordiziakoan. webean ikus daiteke infoa) eta Hernanira ere bueltatu zen Tilosetan eskainitako sound system eder batean parte hartzera... Gaur egun reggae doinuak zabaltzen jarraitzen du eta abestiak grabatzen. Ez galdu Lone Ark Riddim Forcerekin grabatu duen Sons & Daughters abesti zoragarria...

Urnietako reggae krew-aren ordezkari Karmelo haundiak dena grabatu zuela dirudi. Zinta eskatu beharko diogu :-)
Laburbilduz. Esperientzia ahaztezina izan zen gu bezalako gaztetxo batentzat. Handik aurrera, musikarekin gauzak etengabean egiteko hazia sortu zitzaigun eta azkenean web honetan jasotzen dena da garai haietan ureztatutako haziaren emaitza...
Besarkada haundia egitasmo eder honetan parte hartu zuten guztioi...